Aulki-jokoa
Aurrean daukagun eleberria, Uxue Alberdiren "Aulki-Jokoa", kostaldean gertatzen da, itsasoaren laztanak beti alboan izanda, bizitzaren joanetorriak gogoratzen dituen isiltasuna mareak eramanda. Hiru emakume zahar izango dira protagonista nagusiak eta liburuan zehar haien bizi istorioak kontatuko dituzte, elkarrizketa moduan, hainbat gizarte gai jorratuz: gerra zibila, amodio kontuak, familia harremanak, etab., bakoitzak bere ikuspuntutik errealitatea margotzen sahiatuz. Modu honetan, hitzez hitz gure gertuko errealitatearen historia ezagutu dezakegu, gaur egungo emaitzak nola sortu izanaren bide ezberdinak ulertuz. Hitz pila hauek aulkiz aulki denbora barrena nabigatzen joango dira. Azkenean hiru emakumeen ahotsa aulki hutsen oihartzun izango da, itsasoa testigu eta lagun bakarra izanik. Bizitza berriro ere joan etorri bilakatu da. Irakurtzen erraza den liburua daukagu gure eskuartean; narratzaileak elkarrizketa arinak, argiak eta dinamikoak sortzen ditu emakumeen artean. Honen ondorioz, irakurketa lasaia, polita, hunkigarria, laburra baina, batez ere, betea da "Aulki-jokoa" eta bizitzaren metafora hau gure buruan argi mantenduko den testigugintza bukaezina bilakatuko da.
Adinak daude bizitzan zehar gauza ezberdinak egiteko. Momentuak daude bizitzari buruzko ideiak sortzeko. Baina badago liburu pila bizitzari buruz hitz egiten dutenak. Hau da, bizitza kolore ezberdinez margotzen duen ahots aniztasuna. Nire ustez, inoiz lortuko dugu bizitzaz asetzea, baina zenbat eta perspektiba gehiago euki buruan, gozotasunez aurre egingo diogu esperientzia arraro honi, bizitzari. Zuen adina, nik ustez, bada liburu hau irakurtzeko momentu aparta, nik baita zuen edade berarekin irakurri nuen eta: begira, hamabi urte ondoren buruan daukat oraindik aulkiak mugitzerakoan sortzen den soinua. Emozioak kaleratzeko liburua da "Aulki-jokoa", baita emozioak naturalizatzeko eta gure barnea benetan sentitzeko. Sentimendu fabrika bezala ikus dezakegu. Gainera, badakit zuen ustez, zenbat eta laburragoa izan liburua irakurketa gehiago gozatuko duzuela eta "Aulki-jokoa"-k ehunda gutxi orrialde besterik ez dauzka. Beraz, aukera ezin hobea daukazue zuen aurrean: bizitzari buruzko begirada originala, laburtua nolaesanda eta oso hurbilekoa. Zuen aitonamonak izan litezke bertan hitz egiten dutenak, beraz, pentsa edo imagina hori egia izango balitz. Arraroa baina ez ezinezkoa, ezta?
IRAKURKETA JARDUERA
Liburua irakutzen hasi baino lehen. Klase osoa borobil batean eseriko da. Banaka banaka, txandak errespetatuz, bakoitzak bere bizitzari buruzko istorio bat kontatuko du. Ikasleak amaitzen duenean, aulkitik altza eta aulki borobilaren erdian eseriko da, haren aulkia hutsik utziz.
Liburua irakurri ostean. Jarduera berbera egingo dute baina, orain, liburuaren esperientzia buruan izanda, begirada ezberdinarekin ikusiko dute aulki jokoaren esanahia.
Comentarios
Publicar un comentario